Monday, June 4, 2012


Athleticen karneta 'CSI: New York' telesailaren kapitulu batean?

Erredakzioa
2012/02/29
Kapitulu horretan gazte katalan bat da biktima eta hilketaren tokian Athleticena omen den karneta agertzen da.
'CSI: New York' telesaileko kapitulu batean Athleticen bazkide karnet bat agertzen da.
Karnet horren jabea Bartzelonako gazte bat da, Esquadra Mossoen auzitegi mediku baten iloba. Kapitulu horretan hil egiten dute eta 'Athletic Club' jartzen duen karneta gorpuaren ondoan azaltzen da, diru-zorro batean erdi gordeta.
Nolanahi ere, 'La Noche de...' saioko lan-taldeak egiaztatu ahal izan du New York Athletic Club izeneko gizarte eta kirol elkarte elitista bateko karneta dela eta ez Bilboko futbol taldearena.

No comments:

Post a Comment